XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Pelaio'ren eskutitza bat! Zuri ez erakusteko agindu zidan sendagille jaunak! Kalte egingo ote zizun, bildur zan noski!.
RANIMIRO - Kalte?
AMAIA - Bai, aita, Gaxorik zeunden artean eta!.
RANIMIRO - Orain ez nago, Amaia! Ta zer dio ba, Pelaio'k, eskutitz ortan?.
AMAIA - Zure izenean etorri zan, eta zure izeneko-eskutitzarik ez det, nik, irikitzen, aita!.
- Ona emen eskutitza,,!.
Eta an-bertako kutxatxoren batetik atera, ta aitari eskiñiko dio Amaia'k eskutitza.
RANIMIRO - Ez, Amaia! Irakurri zazu, zuk, lenengo!.
Amaia'ri-begira, geldituko da adi-adi Ranimiro.
Irripar goxo bat sortuko da Amaia'ren ezpañetan.
- Berri onek ditugu, ikusten danez, Amaia!.
AMAIA - Bai, aita! Bizi da Gartzi-Ximeno, ta ez da eremutar egin, emen baten-batzuek esan zuten bezela!.
- Betika-aldean dabil, bera ere, Andeka, Pelaio ta Teodomiro'rekin,,! Gurutzaren-alde, aita!.
RANIMIRO - Eta ez al'du beste berririk ematen?.
- Gurutzaren-aldeko guda ori, irabazten ala galtzen ari diran, esaten?.
AMAIA - Ez, aita! Ez du orrelakorik esaten!.
RANIMIRO - Eta noiz idatzia dago eskutitza ori?
AMAIA - Orain bi illabete!.
RANIMIRO - Aspalditxo! Bi illabetetik-onuntz zerbait egingo zuten gure gudariak!.
- Eudon'ek jakingo ditu ango berriak!.
- Noiz agertuko ote da onera, ordea, gizon ori?.
- Ta ez al'dizu, zuri, ezer esaten Pelaio'k?.